XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Populazioaren iharduera

Jubilatuta ez dauden pertsona helduek eta lan egiteko adina duten gazteek populazio aktiboa osatzen dute.

Populazio ez aktiboa honako hauek osatzen dute:

Normalean ikasten ari diren eta lanean ari ez diren haur eta gazteek.

Jubilatuta dauden adineko pertsonek.

Langabezian dauden pertsonek, hau da, beren lana galdu duten edo beren lehen lanaren bila dabiltzanek.

Adineko pertsonak biztanlego ez aktiboaren kideak dira.

Jubilatzen direnetik, hau da, 65 urte dutenetik, ondo merezitako atsedena hartzeko aukera dute.

ARIKETAK

1. Ba al dago zure herri edo hirian enplegu bulegorik?

Azaldu zein den zure ustez enplegu bulego baten zeregina.

Enplegu bulegoa.

Langabezian dauden biztanleek izena eman behar dute enplegu bulegoetan.

Bulego hauek lana ematen saiatzen dira.